Kazeta|2017/05/24 15:10
Kirurgia anbulatorioaren zerbitzua atxikitzearen alde mobilizatu dira Izpuran

Izpurako Luro fundazioko kirurgia anbulatorioa atxikitzea aldarrikatu dute hogeita bat auzapezek osaturiko kolektiboak. Heldu den urtean Baxe Nafarroako zerbitzua desagertuko litzateke. Horren kontra jotzeko manifestazio bat aurreikusi du taldeak ekainaren 3an.

Kazeta|2017/05/23 12:30
Etxauziak 500.000 euro lortu nahi ditu irailaren 15erako

"Zabal eta bizi" kanpainaren baitan, helburu berri bat finkatu du Etxauzia Nafartarren elkarteak: 500.000 euro lortu irailaren 15erako. Horretarako, Euskal Herrian gaindi, baita diasporan ere ekimenak prestatu ditu.

Haritz LARRAÑAGA|2017/05/18 08:05|0 iruzkin
Etxarriko formakuntza zentroaren salmenta epaituko dute ekainaren 12an

AFMR formakuntza zentroaren salmentaren kontra helegitea aurkeztu dute Etxarri kolektiboak eta Axuria kooperatibak. Eragiketa "legez kanpokoa" dela diote. Hori dela eta, salmenta ikertuko dute ekainaren 12an Baionan iraganen den auzian.

 

Kazeta|2017/05/11 15:30
Arno dastatze artistikoa Etxauzia gazteluan

Baigorriko Etxauzia gaztelua berreskuratzeko abiatu duten "Zabal eta bizi" kanpainaren karietara, arno dastatze artistikoa antolatu dute maiatzaren 13rako. Euskal Herri osoko markak dastatzen ahalko diren ekimenaren sarrerak salgai daude.

Kazeta|2017/05/02 12:33
Etxarriko gazteluaren salmenta auzitara ekainaren 12an

AFMR formakuntza zentroko salmentaren kontra helegite bat aurkeztu du Etxarri kolektiboak. Errekurtsoa aztertuko dute ekainaren 12an Baionako epaitegietan. Taldeak, gaztelua berreskuratzeko xedez, mobilizatzeko deia luzatu du.

 

Haritz LARRAÑAGA|2017/05/02 08:09|0 iruzkin |
Euriak ezin izan du giro ona zapuztu Nafarroaren Egunean

Euskal Herri osotik heldutako pertsonek bat egin zuten apirilaren 30ean iragan zen Nafarroaren Egunean. "Kartsuki, alaiki, herria eraiki" lelopean ospatu zuten ekimena. Nahiz eta euri zaparrada mardulak izan, jai giro bikainaz gozatu zuten hurbildutakoek.

Kazeta|2017/04/26 16:15
Panpi Portugal kantaria zendu da

Euskal kantaria zendu da 59 urte zituela. Panpi Portugal Ipar Euskal Herriko kantagintzan ezaguna zen. Ehorzketak apirilaren 29an iraganen dira 10.30etan Bankako elizan.

Iurre BIDEGAIN|2017/04/26 08:05
Herria eraikitzen segituko duen Nafarroaren Eguna

"Kartsuki, alaiki, herria eraiki!" lelopean Nafarroaren Eguna iraganen da apirilaren 30ean Baigorrin. Aurten plaza nagusian iraganen den egitarauak indar berezia emanen dio aniztasunari. Gainera, aurtengo ekimenak arreta berezia jarriko du eraso sexisten kontrako jarreretan.

Iurre BIDEGAIN|2017/04/18 08:50|0 iruzkin
Bigarren kanpaina bat Etxauziaren egitasmoa zabaldu eta bizitzeko

Etxauzia Nafartarren Etxea elkarteak bere xedera heltzeko bigarren kanpaina bat abiatu du: "Zabal eta bizi". Euskal Herrian gaindi egitasmoa aurkeztu ondoren, etapa berri honen bilana plazaratuko du ekainaren 30ean Baigorrin.

Kazeta|2017/04/11 15:35
Ipar Euskal Herriko auzapezei gutun bat bidali die Etxarri kolektiboak

Etxarriko AFMR zentroko salmentaren kontra sortu duten kolektiboak Ipar Euskal Herriko 158 herrietako auzapezei gutun-mozio bat bidali die. Gaiari buruzko iritzia eskatzeaz gain, laguntza galdegin die taldeak.

Orria 2/ 16
ALBISTEA IRUDITAN
Ametsak egia bihurtzen
Isabelle Miquelestorena


Bernat Etxepare lizeo berria estreinatu zuten irailaren 16an. Ipar Euskal Herriko hautetsiak ekimenera hurbildu ziren. Hala nola, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Alain Rousset eskualdeko lehendakaria eta Vicent Bru zein Florence Lasserre diputatuak. Seaskak azaldu zuenez, "ametsak egia bihurtzen direnaren froga" da ikastetxearen estreinaldia.

BIDEOA
NAIZ
Loading player...


32.000 pertsona inguru bildu dira irailaren 16an Bilbon Gure Esku Dagok antolatutako manifestazioan. Parte hartzaileek Kataluniako erakundeek urriaren 1erako antolatu duten galdeketa babestu dute. Halaber, "Demokrazia. Bozkatu erabakitzeko" lelopean iragan zen mobilizazioaren bidez elkartasuna adierazi zioten Kataluniari.