taberna, goizeder|2015/01/03 14:00|0 iruzkin
Hautetsiek azkarki galdegin dute "Intza libre" egotea

Intza Oxandabaratz gamartiarra aske egotea eskatuz, 217 hautetsik izenpetu dute haren sustengu komiteak prestatutako mozioa. Gainera, Sylviane Alaux, Jean Lassalle, François Maitia, Alice Leiciagueçahar eta Beñat Arrabit-ek gutun bat zuzendu diote urtarrilaren 21ean epaituko duen jujeari.

LABORARI|2015/01/03 08:55|0 iruzkin
"Etxalde ttipietan bada bizitzeko ahala"

Peio Iriart duela 11 urte laboraria da Zaroko herrian. Modu biologikoan behi eta txerriak hazten ditu, ondotik salmenta zuzena egiten du. Bere tropan behi Pirenaika integratu du eta bere helburua etorkizunean osoki raza horrekin bere tropa osatzea da. Biologikoak diren txerrien eskaera handia da.

Iurre BIDEGAIN|2015/01/02 11:02|0 iruzkin
"Emankorra" izaten ari da Libre Baxe Nafarroaren sustengu kanpaina

Libre Baxe Nafarroa sustengu taldea Intza Oxandabaratz eta Aurore Martinek bizitzen duten egoeraren berri ematen ari dira abenduaren 19an hasi duen kanpaina "emankorraren" bidez. "Publiko guziak hunkitzeko helburuarekin", heldu den igandean, Ainhiza Monjolosen Mari Bi sos antzerki taldeak "Istaño bat" obra eskeiniko du.

Idoia ERASO|2015/01/01 11:45|0 iruzkin
Amaia Aire: "Gu hunkitzen gaituzten hamahiru kantu dira gure lehen diskan"

"Bidexka" diska argitaratu berri dute Aire ahizpek. Urteetan Ipar Euskal Herriko eszenatokietan aritu ondoren Urepeleko hiru senideek lehen diska argitartu dute Erroa argitaletxearekin. Diska honen ezagutarazteko hainbat kantaldi antolatu dituzte. Urtarrilaren 18an Itsasuko elizan ikastolaren alde Mikel Markez eta Erramun Martikorenarekin batera, eta urtarrilaren 31an Bilboko Kafe Antzokian.

Iurre BIDEGAIN|2015/01/01 11:45|0 iruzkin
Gazte laborariak, hautuz

2014 urtean laborari berrien instalazio kopurua mantendu da gazteei zuzendutako dotaziorako laguntzari esker. Departamenduko Laborantza Orientazioaren komisioak zehaztu duenez, orotarat zortzi etxalde berri sortu dira Ipar Euskal Herrian, familia etxaldeetatik kanpo. Elorri Falxa gazte ainhiztarrak, aldiz, aitaren segida hartu du, baina beretzat ere hausnartu beharreko urratsa izan da. "Entsegu bat" egiteko helburuarekin, erakasle lana utzi ondotik bere aitaren segida hartzea erabaki du, besteak beste, bere printzipioekin bat egiten duen lana ikasi nahi zuelako.

Orria 16/ 16
ALBISTEA IRUDITAN
Ametsak egia bihurtzen
Isabelle Miquelestorena


Bernat Etxepare lizeo berria estreinatu zuten irailaren 16an. Ipar Euskal Herriko hautetsiak ekimenera hurbildu ziren. Hala nola, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko presidentea, Alain Rousset eskualdeko lehendakaria eta Vicent Bru zein Florence Lasserre diputatuak. Seaskak azaldu zuenez, "ametsak egia bihurtzen direnaren froga" da ikastetxearen estreinaldia.

BIDEOA
NAIZ
Loading player...


32.000 pertsona inguru bildu dira irailaren 16an Bilbon Gure Esku Dagok antolatutako manifestazioan. Parte hartzaileek Kataluniako erakundeek urriaren 1erako antolatu duten galdeketa babestu dute. Halaber, "Demokrazia. Bozkatu erabakitzeko" lelopean iragan zen mobilizazioaren bidez elkartasuna adierazi zioten Kataluniari.