Arantxa MANTEROLA|2017/04/11 11:34|0 iruzkin
 'Apirilaren 8an ez da ezer bukatu, hasi besterik ez da egin'

Bakearen artisauekin batera, buru-belarri lanean aritu da desarmearen « etapa » egia bihur dadin. Apirilaren 8an gauzatutako pausuaren bake prozesurako "mugarria" izan dela dio Bake Bideako lehendakariak

Kazeta|2017/04/08 13:22|0 iruzkin
Hogei bat aurpegi ezagun armen zaintzen

"Bakearen Artixauek" plazaratu duten informazioaren arabera, 24 pertsona ezagunek baino gehiagok parte hartu dute Bainotik kanpo izan den armagabetze operazioan, larunbata honetan. ETAren armamendua zeintzen aritu izan dira beste hamarka laguntzailerekin batera.

Kazeta|2017/04/08 11:22
172 behatzaile mobilizatu dira armagabetzea arrakastatsua izan dadin

Orotara, 172 behatzaile ETAren armak dauden zortzi zuloetan banatuak daude. Michel Tubiana eta Michel Berhokoirigoinek azaldu dutenez, 120 arma, hiru tona lehergailu eta munizio asko daude bertan. Oraingoz, "dena ondo" doala baieztatu dute bakearen artisauek.

Kazeta|2017/04/08 09:20

Ram Mannikalingam Nazioarteko Egiaztatzaileen batzordeko presidenteak informazioa baieztatu du Baionako herriko etxean antolatutako agerraldian. Bakearen artisauek zortzi zuloen lokalizazioa jakinarazi diote taldeari. Azken horrek xehetasunak pasarazi dizkio poliziari.

Iurre BIDEGAIN|2017/04/08 07:25|0 iruzkin
Agertoki berri bati ateak idekiko dizkion egun historikoa

Desarmearen eguna iraganen da gaur Baionan. Desarmearen ekimenei buruzko xehetasunik ez ezagutu arren, eguna bukatzean ETA erabat desarmatua izanen dela baieztatu dute "bakearen artisauek". Prozesuari babesa helarazi duten herritarrak batuko dira 15.00etan antolatu duten elkarretaratze "duinean".

 

Kazeta|2017/04/07 10:10
'Lehen ministroarekin elkartu naiz ETAren desarmea aipatzeko'

Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakaria eta Baionako auzapezak Euskal Herriko bake prozesua hurbiletik segitu du. Azken hilabete hauetan konponbidearen alde lanean aritu da. Hain zuzen, Bernard Cazeneuve Lehen ministroarekin bildu zen martxoaren 20ean. Armagabetzearen egunarekin zerikusiak duten gaiei buruz hitz egin du Mediabask atarian.

Kazeta|2017/04/06 09:23
Bakearen alde agertu dira Ipar Euskal Herriko 46 gazte talde

Ipar Euskal Herriko 46 gazte talde, hala nola, antolakundeak, besta batzordeak, kultur elkarteak eta gaztetxeak, desarmearen alde agertu dira. Biztanle guziei apirilaren 8an Baionako ekitaldian parte hartzeko deia luzatu diete.

Kazeta|2017/04/04 12:45
Apirilaren 8ko egitaraua aurkeztu dute bakearen artisauek

Apirilaren 8an iraganen den desarme egunaren programa aurkeztu dute bakearen artisauek. Filma estreinaldia eta eztabaida batean parte hartzeko parada eskaintzeaz gain, "Armagabetze eta Bake prozesurako elkarretaratze handia" antolatu dute 15.00etan. Bizi mugimenduak, baita Nafarroako Parlamentuko presidenteak ere ekimena sostengatu dute.

Kazeta|2017/03/30 18:10
Apirilaren 8a: armagabetze operazioak burutuko dituzte Baionatik kanpo

Bakearen artisauek apirilaren 8an iraganen den desarmearen egunari buruzko xehetasunak azaldu dituzte. Armagabetze "osoa, egiaztagarria eta egiaztatua" bermatuko dute, egun berean Baionatik kanpo eginen dituzten operazioen bidez.

 

Kazeta|2017/03/29 14:30
Friendshipek desarmea ahalbidetzea eskatu die Gobernu espainiar eta frantsesari

Apirilaren 8an iraganen den desarmearen egunarekiko bere poza agertu du Friendship taldeak. Prozesuaren arrakasta ahalbidetzea aldarrikatu die Gobernu espainiar eta frantsesari. Gainera, Europar Batasunari desarmearen prozesua sostengatzea eskatu dio.

Orria 1/ 2