Elorri Arin Elizagoien

Syabrubensi gorputzean tatuatua!

Ipar Euskal Herriko 17 alpinistek apirilaren 25ean Nepalen gertatutako lurrikara sufritu dute. Horien artean, Elorri Arinen familiako kideak daude, besteak beste bere gurasoak. Bere hitzek, gertakaria nola bizitu duen islatzen dute.

 

Apirilak 12 Bilboko aireportura goaz bost kide autoan, ama kezkatuta , anaia exitatua, aita lasai, anaiaren neska laguna bidaiarik usteko asmoarekin eta ni kezkatuta eta jeloskor nire familia bakarrik usten dudalakoz. Hiru aste pasa dira, Gotaine, Altzai, Azkaine, Donibane Lohizune, Eskiula eta Ziburutik abiatu zirela  Katmandu iparraldeko mendier buruz 17 mendizale.

Apirilak 29,goizeko 5:43, ezin lo egin Carcasonneko aterpetxeko ohean bueltaka. Nola zizte famili ? Ama ,Aita, anaitxo eman berriak ? Nere buruari hamar mila galdera pausatzen dizkiot. Eta tarteka negar malkoen artean nire amaren mezua irakurtzen dut buruz ikasi arte:

2015/04/25 11:50 Lurrikara izan dugu,ongi gira, abisatu beste guztiak. Muxuak! berriak emanen.

Geroztik ez dut izan gurasoen berri zuzenik, baina eskerrak Oihana Larrandaburuk mezuak bidaltzen dizkigula, Pipas eta Mertxe 15 mendizaleen giden alabak. Esaera zaharrak dion bezala « berririk ez beraz seinale ona. »Nere burua lasaitzeko noiztenka errepikatzen dut esaldia. Azken berriak atzo izan genituen, momentuz SYABRUBENSI-n dira blokatuak,Nepal ekialdean. Asmoa dute Katmandura iristea bihar (inc hallah !), handik dutelako hegazkina Istanbulera joateko, beti ere dena ongi pasatzen baldin bada MAITZAK 1 LANGILEEN EGUNEAN etxean izango dira.

Prentsa irakurtzen nuela,konturatu naiz Hego EHko biztanleen egoera bakarrik aipatzen zela zehaztasunarekin, Nafartar gobernuak dio eta E.A.Eko gobernuak beste ez dakit zer dio…. barkatu baina Ipar EHtik atera diren 17 mendizaleak zer ez dira existitzen ? Beraz Euskadiko gobernuari idatzi diot erranez nire familia ere Nepalen zela blokatuta, bizirik eta normalki osasuntsu , pentsatuz ez zekitela zer gertatzen zen. Segituan erantzun bat izan dut , hona hemen erantzuna :

Egun on Elorri,
Oraintxe bertan mintzatu naiz Frantziako kontsularekin Bilbon. datuak pasatu dizkiot eta Paris-en dagoen krisialdi zentrora bidaliko ditu. Izan ere, Nepalen bertan Frantzia eta Espainiako enbaxadak ari dira ebakuazioa kudeatzen.

ena den kontsularekin harremanetan mantenduko naiz zure senitarteen egoeraren berri eduki ahal izateko. Harremanetan jarraituko dugu.

 Besarkada bero bat

Nola ez eskertzen dut egindako desmartxa guztia baina nire galdera bakar bat heldu zait burura, noiz izango dugu EUSKAL HERRIA (EUZKADI) hitzen atzean zazpi probintziak hartzen dituen gobernua? Garaia da egoera aitzina joatea, guk alde bakarreko pausuak ematen ditugu eta beste aldetik bai Espainiak (atxiloketekin),bai Frantziak (Oierren asignazioarekin) eta bai PNV-k (baliogabetuz polizia gehiegikeriak jasandako biktimen laguntza amen eginez Espainiako Gobernuari.)  gatazka politiko elikatzen dute. Gerla zikina bukatzeko garaia da. Nahiko lurrikara bizi izan ditugu euskaldunak goazen herri libre, aske bat sortzea, elkarbizitzan oinarritua.

Aita, ama, anaitxo nahi eta ahal duzuenean sartu EH-ra, itxoiten zaituztegu.


Bilatu