Kazeta

EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak Etxauzia laguntzea salatu du UPNk

Nafarroako Gobernuan gehiengoan dauden lau indarrek "Ezker abertzale frantsesaren" egitasmoa finantzatu nahi izatea salatu du UPNk. Etxauzia elkartea "Iparretarrak erakunde terroristari loturiko kideez osatua" dela salatu du.

Javier Esparza UPNko kidea. (PARLAMENTO DE NAFARROA)
Javier Esparza UPNko kidea. (PARLAMENTO DE NAFARROA)

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal dugu eta Izquierda-Ezkekrrak Nafarroako Aurrekontu Orokorrerako bi zuzenketa proposatu izana salatu du UPN alderdiak. Zuzenketek "Ezker abertzale frantsesari loturiko" proiektu bati "80.000 euro  oparitzeko" xedea dutela deitoratu du. Aurkeztu duten aurrekonturako zuzenketak Etxauziarekin mugaz gaindiko hitzarmen baten sorrera proposatu du.

"Aipaturiko elkartearen webgunearen arabera, proiektuaren bultzatzaileen artean Iparretarrak erakunde terroristaren buruzagia den Philippe Bidart (hiru heriotzengatik kondenatua dena) eta bere anaia Betti (Iparretarrak erakundeko militantea 90 hamarkadan) daude", azaldu du UPNk agiri batean.

Halaber, Kattalin Saint-Marie koordinatzaileaz ere interesatu da UPN. Baxe nafartarra "Ezker abertzaleari lotua dela" dio. Hori argudiatzeko, Saint-Marieren Twitter kontuan Arnaldo Otegiren mezuak bertxiotzen dituela erran du.

Gisa berean, proiektuan parte hartzen duen Ion Ansa ere aipatu du bere agirian. Azken hori 2016a arte EH Bilduren komunikazio arduraduna izan zela azpimarratu du alderdiak.