Kazeta

Euskal museoa: natura ondarea aztergai

Euskal museoaren azken aldizkaria natura ondareari zuzendua zaio. Orotara, 15 egilek parte hartu dute obra honen idazketan.

Natura ondarea aberatsa dela Euskal Herrian diote egileek.
Natura ondarea aberatsa dela Euskal Herrian diote egileek.

Natura ondarea ez dela aski aztertua izan uste Euskal museoak. Horregatik, gai horri buruz baizik ez dute hausnartu 15 egilek Euskal museoaren azken aldizkarian. Abenduaren 8an aurkeztu dute Baionan, eta jadanik salgai dago han bertan edo Elkar liburu dendan.

Hamabost egile hamabost artikulurentzat beraz. Hainbat gai landu dituzte haiek, baserriko paisaiak zein Euskal Herriko kostaldea. Eskualdeko laborantza mota desberdinak eta bioaniztasuna aurki daitezke aldizkarian ere besteak beste.

"Gizarte-museo batendako aldizkariak natura-ondareaz artikulu andana bat argitara dezan doi bat harrigarri dirudi" aitortu du Euskal museoaren adiskidearen elkarteko kidea den Olivier Clementek. "Hala ere, hastean iduriz ezohikoa zena bidezko bihurtu da, natura ondarea kulturaren eta naturaren bidegurutzean baita".