Kazeta

Baionako Portua: 14,3 milioi euro Merkataritza eta industria ganbararentzat

ZENBAKITAN- Akitania Berria eskualdearekin izenpetu duen hitzarmenaren zenbatekoa da. 2023ra arte balio du.

Abenduaren 7an aurkeztu zuten hitzarmena hainbat eragile ekonomikok. © Bob Edme
Abenduaren 7an aurkeztu zuten hitzarmena hainbat eragile ekonomikok. © Bob Edme

Akitania Berria eskualdea eta Baionako Merkataritza eta industria ganbarak inbertsio hitzarmen berri bat izenpetu dute. Horri esker, 14,3 milioi euro ukanen ditu Baionako ganbarak. Hitzarmen horrek 2023ra arte balio du.

Hainbat egitasmo ahalbidetuko ditu diru kopuru horrek. Batetik bi garabi berri erosten ahalko dituzte Merkataritza ganbaran. Baina Baionako portuak du hitzarmenaz gehien gozatuko. Izan ere, itsas trafikoa %15a igoko delakoan daude eragile ekonomikoak.

Adibidez, hidrokarburo kopurua bikoiztuko da seguraski. 70.000 tonetatik 150.000 tonetara pasa beharko luke. Hazkurri industriari ere onurak ekarriko dizkio hitzarmenak. Portuko trakifoaren %40a errepresentatu beharko luke.