Kazeta

Peyuco Duharti azken agurra eman diote Donibane Lohizunen

Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapezaren ehorzketak iragan dira abenduaren 11n Donibane Lohizunen.

Berriki zendu den Peyuco Duharti azken agurra eman diote Donibane Lohizuneko Louis XIV plazan abenduaren 11n. Herriko Etxeko hautetsiak eta bertako langileak isiltasuna nagusitu den ekimenean presente zeuden. Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Elkargoko lehendakariordea zena abenduaren 7an zendu zen buruko odol kolpe bat pairatu ondoren.

Lyonel Landart apezak meza eman du Saint Jean-Baptiste elizan. Jende andana bat hurbildu da bertara eta anitzek azken agurra kanpotik segitu behar izan dute. Hautetsiez gain, herritarrek ere ehorzketara hurbildu nahi izan dute.

Michèle Alliot-Marie Donibane Lohizuneko auzapez ohia, Paueko auzapeza den François Bayrou, Jean Lassalle eta Vincent Bru diputatuak, Frédérique Espagnac eta Max Brisson senatariak presente zeuden, besteak beste. Ekonomia Ministroa den Bruno le Maire ere herriko etxera hurbildu zen asteburuan.