Kazeta

Notre-Dame-des-Landes: bilkura ideki bat abenduaren 13an Baionan

Bilkura ideki bat antolatu dute abenduaren 13rako Baionako Epaiska gelan Notre-Dame-des-Landeseko aireportuaren kontra diren bi taldek.

Zadista batzuk Euskal Herrira jin ziren 2017ko udan.
Zadista batzuk Euskal Herrira jin ziren 2017ko udan.

Euskal Herria Zadista, eta Notre-Dame-des-Landes aireportuaren kontrako komiteak bilkura ideki bat antolatu dute abenduaren 13rako Baionako Epaiska gelan. Arratseko 6etan iraganen da, eta antolatzaileek iragarri dute borrokaren geroaz hausnartzeko izanen dela.

Izan ere, abenduaren 13 honetan, bitartekariek aireportuaren transferentziaz eginiko txosten bat itzuli behar diote frantses gobernuari. Azken horrek, urtea amaitu baino lehen bere erabakia hartuko zuela iragarri du.