Euskarazko hedabideak eskuz esku Parisen

Abenduaren 9an iraganen den "Orain presoak" manifestazioaren berri emanen dute eskuz esku euskarazko hedabideek. KAZETA.EUS, Hamaika Telebista, Berria, Euskal Irratiak, Iparraldeko Hitza eta Kanaldudek lau orduko zuzeneko telebista saioa eskainiko dute 11.00etatik aitzina.

Kazeta|2017/12/05 10:45|0 iruzkin
4
Euskarazko hedabideen emankizuna goizeko 11.30ean abiatuko da.

KAZETA.EUS, Hamaika Telebista, Berria, Euskal Irratiak, Iparraldeko Hitza eta Kanaldude elkarlanean arituko dira abenduaren 9an Parisen iraganen den manifestazioaren berri emateko. Euskarazko hedabideek zuzeneko telebista saio berezi bat eskainiko dute. Goizeko 11.00etan hasiko den emankizunak lau orduz iraunen du.

Saioan hedabideetako kazetariek zuzeneko irudiez gain, elkarrizketak eta analisiak eskainiko dituzte.

Emankizuna Hamaika Telebistan, zein KAZETA.EUS, Berria, Euskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko Hitza eta Kanalduderen webguneetan ikusgai izanen da. Manifestazioari buruzko informazioa #ParisZuzenean traolaren bidez zabaldua izanen da sare sozialetan.