Kazeta

Kanaldude: proiektu berria aurkezteko bilkura publikoa azaroaren 24an

Akitania Berriarekin izenpetu duen hitzarmenari esker, Kanaldudek urrats bat gehiago emanen du 2018an. Proiektu berria aurkezteko bilkura publiko bat antolatu du azaroaren 24rako Bidarraiko egoitzan.

Bilkura publikoa Bidarrain kokatua den egoitza berrian iraganen da.
Bilkura publikoa Bidarrain kokatua den egoitza berrian iraganen da.

Kanaldudek maila bat gaindituko du 2018ko otsailaren lehenean. Akitania Berriarekin urriaren 23an izenpetu zuen hitzarmena dela eta, diru laguntza garrantzitsu bat lortuko du. Akordioari esker, beste mailako ekoizpen kantitate bat eskainiko du komunikabideak. Laguntzaile, partaide eta interesa duten guziei proiektu berria aurkeztuko die azaroaren 24an 18.30ean Bidarrain.

Hedapena hobetzeaz gain, orain arte eskainitakoa egonkortu nahi du Kanaldudek. "Indartze honek galdera anitz eragiten ditu, lan antolaketan, ekoizteko hautuetan, hedapenean, komunikazioan. Diruak ez du dena egiten, eta adi egon behar da neurrien araberako proiektu bat eraikitzeko, honen iraunkortasuna bermatuz", azaldu du agiri batean.