Kazeta

Lau euskal presoen kontrako dei auzia abiatu da Parisen

2015ean agindutako kondenen kontrako helegitea aurkeztu dute Arkaitz Agirregabiria, Izaskun Lesaka, Josu Urbieta eta Xabier Goienetxea euskal presoek. Hori dela eta, beren zigorrak berriz aztertuko dituzte abenduaren 20tik aitzina Parisko Zigor Auzitegian. Auziak lau astez iraunen du.

Auziak lau astez iraunen du Parisko Zigor Auzitegian.
Auziak lau astez iraunen du Parisko Zigor Auzitegian.

Arkaitz Agirregabiria, Izaskun Lesaka, Josu Urbieta eta Xabier Goienetxea euskal presoei 2015ean ezarritako presondegi zigorra berraztertzeko auzia abiatu zen, azaroaren 20ean, Parisko Zigor Auzitegian, Garako artikuluak azaldu duenez.

Lau euskal herritar horiekin batera beste bi, Mikel Karrera eta Joseba Fernandez, zigortu zituzten baita ere Jean-Serge Nerin poliziaren heriotzari buruzko lehendabiziko auzi horretan.

Karrerak bizi arteko zigorra jaso zuen eta Fernandezek 16 urteko kartzela zigorra. Biek epaimahaiaren kontra helegitea ez aurkeztea erabaki zuten. Astelehenean abiatu zen auzian 25 urteko kartzela zigorra jaso zuen Agirregabiriak, 16 urteko kartzela zigorra jaso zuen Urbietak eta 14na urteko kartzela zigorra jaso zituzten Lesakak eta Goienetxeak aurkezturiko helegiteak baizik ez dituzte aztertuko epaileek.

Bere lehenengo hitzartzean Stéphane Duchemin epaimahairen buruak oharra egin zuen. 2010ean  ETAko komando bat eta polizi patruila baten arteko konfrontazioari buruzko epaiak aintzat hartu zituen hainbat kalifikazio aldatu daitezkeela azaldu zuen, horren ondorioz, hala nola Agirregabiriak eta Urbietan jaso zituzten zigorrak, emendatu daitezkeela nabarmenduz.

Era berean, auzia azalpenak emateko baino "mezu politikoak" zabaltzeko baliatzea kritikatu zuen Ducheminek. Hala eta guztiz ere, auzipetuen izenean adierazpena irakurri zuen Agirregabiriak. ETAko kide gisa beraien burua aurkeztu eta erakunde armatuaren ibilbidea bere osotasunean aintzat hartu zuen. Halaber, gatazkaren konponbideari buruzko proposamenak azaltzeko, auzian parte hartuko dutela adierazi zuten auzipetuek.