Kazeta

"Larrun 2020" proiektuaren kontrako aldarria mendi tontorrean

IRUDITAN- Larrungo gailurra eta trena berritzeko xedea duen egitasmoaren kontra mobilizatu dira ehunka herritar azaroaren 18an. Larrun ez hunki kolektiboak antolaturik Sara, Azkaine, Urruña eta Beratik mendi martxa bat burutu dute parte hartzaileek.

Ehunka lagun «Larhun 2020» proiektuaren aurka agertu dira.
Ehunka lagun «Larhun 2020» proiektuaren aurka agertu dira.

Ehunka lagunek parte hartu zuten, azaroaren 18an, Larrun Ez Hunki kolektiboak burututako mendi martxan. Goizeko zortzi eta erdietan Sara, Azkaine, Urruña eta Beratik abiatu ziren lau zutabek bat egin zuten Larrungo tontorrean, eta han bildutakoek proiektuak kaskoan eragin ditzakeen kalteak ezagutzera eman zituzten.

 

 

Joan den astean Ellande Alfarok, Larrun Ez Hunki kolektiboko kideak, GARAri egindako adierazpenetan azaldu zuenez, ekimen honekin "Departamenduari eta herriko etxeei Larrun atrakzio parke bihurtzearen aurka" daudela erakutsi nahi diete.