Kazeta

Javier Pérez de Nanclares iheslaria zendu da Mexikon

Javier Pérez de Nanclares iheslaria hil da azaroaren 18an Mexikon. Gasteiztarra 1982an Ipar Euskal Herrira itzuli ondoren, bi urtez preso egon zen Estatu frantsesean.

Javier Perez de Nanclares Apaolaza
Javier Perez de Nanclares Apaolaza

Iragan astean izan zuen bihotzekoa dela eta, Javier Pérez de Nanclares zendu zen azaroaren 18an Mexikon. Bere familia errautsak Euskal Herrira ekartzeko gestioak egiten ari da.

Hemeretzi urte zituelarik Hego Euskal Herritik ihes egin zuen. Urte bat beranduago Venezuelara joan zen. 1982an Ipar Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Urte bat pasa eta, presondegiratu zuten Estatu frantsesean, ETAko kide izatea leporatuta. Bi urtez preso egon ondoren 1987an Mexikora joan zen eta bertan bizi zen geroztik.