Ahozkotasunari buruzko mintegi bat EKEren eskutik

Ahozkotasuna izanen du ardatz 2017-2018 urteen artean Euskal kultur erakundeak. Zortzi mintzaldi antolatu ditu Euskal museoan.

Kazeta|2017/11/08 14:40|0 iruzkin
Bertsolarismo
Bertsolaritza ahozko literaturan sartzen da.

Ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatu du 2017-2018 ikasturterako Euskal kultur erakundeak (EKE). Gizarte zientzietako goi mailako ikasketen zentroarekin zein Georg Simmel ikerketa zentroarekin ari da lanean. Orotara zortzi mintzaldi iragarri ditu. Denak Baionako Euskal museoan izanen dira.

Mintegi hori antolatu du EKEk, 2017ko urtarrilaren 12tik goiti etnopolo bat bilakatu baita ofizialki. « Ethnopôle basque – Euskal Etnopoloa » labela du hain zuzen ere Gizarte zientzietako goi mailako ikasketen eskolarekin duen partaidetzari esker. Ahozko ondarea eta ondare imateriala « Ethnopôle basque - Euskal Etnopoloa » horren ikerketa eta ekintza gaietarik bat da.

Egitarau osoa:

2017ko azaroaren 9a: “Iragana orainaldian: Historia, oroimena, ondarea, ahozko artxiboen ikuspegitik” Florence Descamps-ekin.

2017ko abenduaren 14a: “Ahozko ohiturak denboran” Nicole Belmontekin.

2018ko urtarrilaren 18a: “Ahozko euskal literatura: generoak eta adibideak” Xabier Paya Ruizekin

2018ko otsailaren 8a: “Pastorala, bi munduen artean” Pierre Vilarekin.

2018ko martxoaren 15a: “Gerra ondorengo memoria ahozko testigantzen bidez” Aitzpea Leizaolarekin.

2018ko apirilaren 12a: “Euskaraz bizitzeko” Ixabel Etxeberriarekin.

2018ko maiatzaren 15a: mintzaldi bat Enoch Abohrekin.

2018ko ekainaren 14a : “Ahozkotasunaz bi gogoeta” Xarles Bidegainekin.