Kazeta

Ustezko bi ETAko kide atxilotu dituzte Berlinen

Guardia Zibilak, Alemaniako poliziarekin elkarlanean, bi pertsona atxilotu ditu Berlinen ETAko kideak daitezkeelakoan, Efe berri agentziak zabaldu duenez.

Guardia Zibilak Bilbon burututako operazio baten irudia. (ARGAZKI PRESS)
Guardia Zibilak Bilbon burututako operazio baten irudia. (ARGAZKI PRESS)

Bi pertsona atxilotu dituzte Guardia Zibilak eta La Bundeskriminalamt -BKA- Alemaniako poliziak elkarlanean egindako operazioan urriaren 27an. Mikel Barrios iruñearra eta Iñigo Gulina Tirapu burlatarra atxilotutako bi lagunak dira, Sortuk zabaldu duenez.

"ETAko egitura klandestinoaren kontra" egindako operazioa izanen litzateke, Europa Press berri agentziak argitaratu duenez.