Altsasu, urte bat gure bizitza aldatu zutenetik

IRITZIA- Urte bat baino gehiago preso daramate Altsasuko hiru gaztek. Horietariko bat den Adur Ramirezen amak, Isabel Pozuetak, pairatutakoa azaldu dio Mediabask aldizkariari iritzi artikulu baten bidez. "Baina ez dugu min handiagoa sentitzen, mina eman nahi digutenek ez dutelako gure mina merezi".

Isabel POZUETA|mediabask|0 iruzkin
Altsasu
Altsasuko gazteekin elkartasunez argazkia atera eta gutun bidalketa masiboa antolatu dute. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Urte bat pasatu da gure seme – alabak albistearen jopuntuan jarri zituztenetik, gezurrak, irainak eta beraien intimitatearen urraketa jasan dituzte, gainera haietako 3 kartzelan daude; FIES erregimenean, etxetik urruti, dispertsatuak eta beraien eskubideak murrizteko erabili ditzazketen tresna guztiekin.

Espainiar komunikabideetan, gutxi batzuetan ezik, bersio bakarra erakusten dute, edo batzuk beste alde batetara begiratzen dute ere. Ez zaizkie 11 gazteen bizitza inporta, beti ere beraiei interesatzen zaien kontakizuna aurrera eramaten duten bitartean eta boterearen estamentuetan beraien eserlekua lortzen duten bitartean.

Baina guri bai axola zaizkigu, esan genezake leiv motiva direla, inoiz penstatuko genukeen ateak jotzera eraman gaituena, guretzako arraroak diren egoeratan moldatzera eta eskatzeko orduan lotsa galtzera eraman gaituena.

Gure herriarentzako ere garrantzitsuak dira, horregatik dago egunero zutik, desatseginak eta mingarriak diren kalifikatiboak entzuten, baina ez dugu min handiagoa sentitzen, mina eman nahi digutenek ez dutelako gure mina merezi. Gure duintasuna eta gure harrotasuna mantentzen du zutik herri honek.

Urte bat igaro da guardia zibilak eta komunikabideek desfile ikaragarria egin zutenetik, hemen gertatutakoa gerra istorio bat zela antzematen eta ez taberna batean gertatutako liskarra.

Badaramagu urte bat kasuarekiko duten intenzioa ikusten eta horren aurrean, justizia eta proportzionaltasun mezu bat eraman dugu prozesu osoan zehar.

Eta norbaitek pentsatu du zeinen zaila egiten zaigun demokraziaz edo justiziaz hitzegiten dutenean beraiei sinistea?

Zer esanahi dauka demokrazia hitzak, zihurtatu behar dutenek sinisten ez badute?

Gure ustez, demokrazia egunero zaindu beharreko gauza da, informazio eskubidearekin, hezkuntzarekin, eta benetako justiziarekin, botereaz aparteko justizia. Baina ez dugu horrelako ezerrez ikusten, hori ez da errealitatea.

Lehen esan dugun bezala, eskatzen ikasi dugu, eta idatzi honetan ere eskaera bat dugu.

Egoera honen aurrean, justizia eskatu nahi dugu, gure gazteekiko errespetua, gure familia eta herriarekiko errespetua, gainera, mundu guztiaren ahotsa eskatzen dugu, kontakizun hau hemendik kanpo kontatzeko, guztion artean sare erraldoi bat osatzeko.

Baita ere espetxeratutako 3 gazteeen berehalako askatasuna eskatzen dugu.

Ez dugu tratu berezia eskatzen, soilik gustatuko litzaiguke esaten den bezala: “justizia guztientzako berdina izatea”. Pasa den urtean asko izan ziren polizia desberdinarekin gertatutako istiluak eta kasu guztiak begiratuta, argi ikusten da terrorismoa atxikitzen den kasu bakarra hau dela.

Nolakoa izango da gauza, pertsonai publiko askok beraien desadostasuna erakutsi dutenerako; Baltasar Garzon ex magistratuak, Martin Pallin Auzitegi Gorenaren epaileak, 85 udaletxek, Nafar Parlamentuak, 88 diputatu eta senatariek, eta 50 europarlamentariek.

Gainera, 50 europarlamentari horiek, europar batzordeko buruari ohar bat bidali zioten egoera kontatzen, ondorioz, Timmerlands-ek Junker-en izenean, erantzuna eman zion bere interesa erakutsiz eta kasuaren jarraipena egingo zuelakoan.

Amaitzeko, beti bezala eskerrak eman nahi dizkizuegu, gure ahotsa entzuten duzuen komunikabide guztioi eta gure mezua trasmititzen duzuenoi. Eskerrik asko.