Kazeta

Kataluniaren aldeko elkarretaratzeak antolatu dituzte urriaren 20rako

Estatu espainiarraren jarrera salatzeko eta katalanei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzeak antolatu ditu EH Bai, Aitzina eta LABek urriaren 20rako. Baiona, Hendaia, Maule eta Donibane Garazin elkartzeko deia luzatu dute.

Kataluniari sostengua helarazteko elkarretaratzea Estatu espainiarreko kontsulatuaren aitzinean iragan zen, Baionan. ©Isabelle Miquelestorena
Kataluniari sostengua helarazteko elkarretaratzea Estatu espainiarreko kontsulatuaren aitzinean iragan zen, Baionan. ©Isabelle Miquelestorena

Jordi Cuixart Omnium Cultareleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko lehendakariaren atxiloketak deitoratu ditu EH Bai, Aitzina eta LAB sindikatuak. Kataluniari sostengua adierazteko, elkarretaratzeak antolatu dituzte urriaren 20rako.

Baionan (Espainiar Kontsulatuan), Donibane Garazin (Herriko etxean), Hendaian (Herriko Etxean) eta Maulen (Gurutze zurian) ekimenak prestatu dituzte ostiralerako 18.30ean.

"Espainia eta Kataluniaren arteko borrokaren artean, Madrilek, beste behin ere, errepresioaren bidea hartu du! Onartezina da!", aipatu du ohar batean EH Baik. Urriaren 1ean iragan zen erreferenduma "legitimotzat" jo du mugimendu abertzaleak. Herritarrek beren geroari buruz erabakitzeko eskubidea dutela nabarmendu du. "Katalanen eskubidea errespetatu behar da", dio.