Kazeta

Miseria ukatzeko eguna urriaren 17rako antolatu dute Baionan

Miseriari uko egiteko nazioarteko eguna urriaren 17an ospatuko dute mundu guzian. Horren karietara programazio berezi bat antolatu dute ere Baionan.

ATD quart monde 1987ko urriaren 17ko elkarretaratzearen erantzulea zen. © Juan Teixeira . (JUAN TEIXEIRA)
ATD quart monde 1987ko urriaren 17ko elkarretaratzearen erantzulea zen. © Juan Teixeira . (JUAN TEIXEIRA)

Herriko Etxearen aitzinean elkartzeko deia luzatu du Urriaren 17 deituriko kolektiboak. Data horretan, miseriari uko egiteko eguna ospatu ohi da mundu guzian. Elkarretaratzeaz gain, lekukotasunak izanen dira, baita adiskidetasunaren poteoa ere.

Duela hogeita hamar urte, 100.000 pertsona elkartu ziren Parisko Trocaderoko plazan. Giza eskubideen alde egin zuten hori, miseria eskubide horien urraketa bat zela aldarrikatuz. Geroztik, nazioarteko egun gisa izendatzea erabaki zuen Nazio batuen erakundeak.