Nicolas Bonnemaison, Medikuen Ordenatik kanpo

Nicolas Bonnemaisonek aurkeztutako helegitea errefusatu du Estatuen Kontseiluak urriaren 11n. Hori dela eta, mediku ohia Mediku Ordenatik kanpo gelditu da.

Kazeta|2017/10/12 14:15|0 iruzkin
4162037-582
Nicolas Bonnemaison Baionako ospitaleko urgentzietako mediku ohia.

Badira bi urte Maine eta Loireko departamenduko Krimen auzitegiak bi urteko kartzela zigorra, gibelapenarekin, ezarri ziola Nicolas Bonnemaison mediku ohiari. Zazpi paziente pozoitzea eta beren heriotza eragitea leporatu zioten, baina azkenean, kasu bakar batengatik kondenatu zuten.

Gertakariak direla eta, Bonnemaison Medikuen Ordenatik kanporatu zuten 2014ko apirilean. Kasu bakar batengatik zigortu zutela kontutan harturik, mediku ohiak Ordenari bere kasua berrikustea galdegin zion. Haatik, bere erabakia berretsi zuen diziplina instantziak 2016ko ekainean. 

Nicolas Bonnemaisonek erabakiaren kontrako helegite bat aurkeztea erabaki zuen Estatu Kontseiluan. Erakundeak errekurtsoa errefusatu zuen urriaren 11n. Horren eraginez, Medikuen Ordenatik kanpo gelditu da Bonnemaison.