Hegazti gripea: elkartasuna adierazi dute legebiltzarkideek

Estatu frantseseko Legebiltzarreko hainbat hautetsik beren elkartasuna helarazi diete hegazti adarrean diharduten ekoizleei. Iaz eta aurtengo krisiak ikertzeko eta aterabideak proposatzeko parlamentariek osaturiko lan talde bat osatzea proposatu dute.

Kazeta|2017/10/11 10:30|0 iruzkin
Gar_cannetons_chargement_depart_bidaxune_imiquelestorena10
ELBk hegaztiak babesteko ekintza burutu zuen. ©Isabelle Miquelestorena

Gehiengoan dauden legebiltzarkideek hegazti sailak bizi duen "garai oso zaila" dela eta, elkartasuna adierazi diete ekoizleei. Agiri baten bidez, aterabideak atzemateko mobilizatzen segituko dutela jakinarazi dute. 

Estatu frantsesa hegazti gripeari aurre egiteko laguntzak helarazten ari dela ohartarazi dute. Emmanuel Macronen gobernu berriak aurreko agintaldiak harturiko engaiamendua mantendu duela diote. Parlamentariak laguntza gehigarriak eskatzeko mobilizatuak direla azaldu dute.

Horrez gain, hegazti gripearen etorkizunari buruzko gogoeta bat funtsezkoa iruditzen zaie. Estatuak ere gogoeta horretan parte hartu beharko lukeela uste dute. Halaber, 2016 eta 2017ko krisia ikertzeko baita aterabideak atzemateko ere lan talde bat eratzea proposatu dute. Araubide egokitu bat aztertzeko litzateke, besteak beste.

Azkenik, adarrean parte hartzen duten eragileei beren interesak defenditzen segitzeko deia luzatu diete.

Honakoak dira agiria izenpetu duten parlamentariak:

Vincent BRU
Lionet CAUSSE
Jean-Pierre CUBERTAF0N
Otivier DAMAISIN
Alexandre FRESCHI
Fabien LAINE
Ftorence LASSERRE-DAVlD
Michet LAUZZANA
Sophie METTE
Josy POUEYTO
Denise SAINT-PE
Jean-Bernard SEMPASTOUS
Jean TERLIER
Marie-Christine VERDIER-JOUCLAS