Baionako Patxa plaza erraberritzeko kontsulta eguna antolatu dute

Patxa Plaza kolektiboak, Herriko Etxearekin batera, gunea erreberritzeko xedean kontsulta egun bat antolatu du urriaren 21erako. Proposamen zehatzak egiteko deia luzatu diete herritarrei.

Kazeta|2017/10/04 10:50|0 iruzkin
Em1cutqgo1eeb1ne-4jx4le2oe5sxthoanle5h_buoajemvasej9dghsgwyvbmw2aktrr1hgim6gjwzko5rzfkiycahkozxgjsrn2knc-zu114kyri5duywvtgacn8fc7px6d9mm20fepsbto67t1a0yyurnil-bntqoncg_s0-d-e1-ft
Kontsulta eguna Kolektiboa eta herriko etxearekin elkarlanean eremanen da. ©Patxa Plaza Kolektiboa

Baionako Patxa plaza aparkaleku gisa erabilia da 1989az geroztik. Hiriko hainbat elkartek, hala nola, Patxondo, Zizpa Gaztetxea, Patxoki, Bizi eta Mamitxula, kolektibo bat sortu dute guneari erabilpen berri bat emateko xedez. Lehen urrats gisa, kontsulta egun bat antolatu dute Herriko Etxearekin batera. Urriko hirugarren larunbatean, goizeko 11.00etatik 15etara, herritarren iritzia bilduko dute animazioek alaiturik.