Linky: hiru auzapez xiberotarren deliberoa bertan behera utzi ditu justiziak

Iruri, Ozaze-Zuhara eta Hauzeko auzapezek harturiko erabakiak bertan behera utzi ditu Paueko auzitegi administratiboak.

Kazeta|2017/09/21 16:05
Capture_d_e_cran_2016-06-30_a_16
Hiru auzapezek epailearen aitzinean deklaratu zuten irailaren 15ean.

Linky kontagailu elektrikoei buruzko erabakiak hartu zituzten Iruri, Ozaze-Zuhara eta Hauzeko auzapezek. Hori dela eta, Pirinio Atlantikoetako prefekturak delibero hori hartu izana leporatu zien. Kontagailuak departamenduko Energia sindikatuenak lirateke.

Hiru auzapez xiberotarrak epailearen aitzinetik pasa ziren irailaren 15ean eta aste bat beranduago bere erabakia jakinarazi du epaileak: deliberoa bertan behera uztea. Haatik, hiru auzapezek hamabost egun dituzte deliberoaren kontrako helegite bat aurkezteko.