Kazeta

Sute bat piztu da Arberatzeko MFA enpresan

Sute bat piztu da buruilaren 14an Arberatzeko MFA enpresan. Oratzeko makinen gelan piztu dela uste dute suhiltzaileek.

Arberatzeko MFA enpresan, sute bat piztu da buruilaren 14an.
Arberatzeko MFA enpresan, sute bat piztu da buruilaren 14an.

Goiz honetan, buruilaren 14an, sute bat piztu da Arberatzeko MFA enpresan. Burdinbideko materiala eraikitzen duen enpresa da MFA. Bertan zeuden berrogei langileak atera dira eta kalte materialak baino ez lirateke izanen.

300 m2 kobratzen zituen oraindik suteak 10:30ean. Orotara 8 000 m2 egiten ditu enpresak. Suhitzaileen erranetan “sutea aski inportanta da”.