Kazeta

Kazeta.eus irailaren 4a arte hetsia izanen da

Abuztuaren 11tik irailaren 4a arte Kazeta.eus ataria oporretan izanen da. Tarte horretan hainbat gairi buruzko artikuluak irakurgai izanen dira webgunean.

Kazeta.eus atariaren logo berritua.
Kazeta.eus atariaren logo berritua.

Kazeta.eus bakantzetara doa irailaren 4a arte. Sartzean, Ipar Euskal Herriko gaurkotasuna lantzen segituko du, artikulu, iritzi, argazki galeria eta bideoen bidez. 

Webgunea hetsia izanen den hiru aste horietan artikulu zenbait irakurgai izanen dira. Hala nola, Biarritzeko aireportuaren aktibitatearen bilana, ekoizle ekologikoen bizipenak, baita euskal presoekiko Gobernu frantsesak izan duen jarrera aldaketa ere.