Kazeta

Eraso sexista: Iruñean espetxeratua zegoen gizona kondenatu dute

Nortasun agiri frantsesa duen gizona sei hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu dute uztailaren 21ean. Haatik, ez da kartzelara joanen. Sanferminetan emakume bat bortizki erasotzeagatik 240 euroko isuna ordaindu eta 2.000 euro eman beharko dizkio biktimari.

Indarkeria sexisten kontrako mobilizazioa Iruñean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Indarkeria sexisten kontrako mobilizazioa Iruñean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Iruñeko epaileak uztailaren 13an espetxeratu zuen gizona kondenatu dute, Diario de Navarra egunkariak argitaratu duenez. Uztailaren 11ko gertakariak direla eta, eraso sexista bat burutzea eta biktimari "zauri arinak" eragitea leporatu diote. Orotara, hogeita bost hilabeteko espetxe zigorra eskatu zioten, baita bi hilabeteko isuna ere. Hots, bi hilabetez, egun bakoitzeko isuna ordaintzea.

Azkenean, epaileak bere erabakiaren berri eman du ostiral honetan. Gizonak 240 euroko isuna ordaindu beharko du. Horrez gain, 2.000 euro bideratu beharko dizkio biktimari. Halaber, ezingo da azken horrengana hurbildu urte batez.

Oroitarazi behar da, neskak azaldu zuenez, gizona bere ondoan dantzatzen ari zela, bularrak, ipurmasailak eta genitalak bortizki ukitzen hasi zitzaizkiola. Emaztearen erranetan, defendatzeko, berak ere genitalak heldu zizkion. Gizonak irri egin eta kolpe bat eman zion emaztea lurrera eroraraziz eta konortea galaraziz.