Kazeta

Bidarteko Uhabia hondartza hetsi dute kutsadura baten eraginez

Bidarteko Uhabia hondartza uztailaren 18az geroztik hetsia zegoen. Berriz ideki dute asteazken eguerdian. Kilometro batera dagoen kanpinean dago kutsaduraren iturria.

Bidarteko Uhabia hondartza. (Gaizka IROZ)
Bidarteko Uhabia hondartza. (Gaizka IROZ)

Bidarteko Herriko Etxeak Uhabia hondartza hestea erabaki du uztailaren 18an. Biharamunean, asteazken eguerdian, berriz ideki dute. Hestearen erabakia hartu zuen hurbil dagoen kanpin batean agertu den kutsadura dela eta, Sud Ouest egunkariak azaldu duenez.

Kutsadura ponpaketa sistematik agertzen ahal da. Kanpinak garbitze sistema berritzeko lanak burutu zituen iaz. Horrek ez du lagundu kutsadura isurketa saihesteko.

Jendea Embruns hondartzara hurbildu da, zaindua ez den gunera. Sokorri zerbitzuak, kezkatuak, istripu bat gertatzeaz beldur dira.