kazeta

Brebetako biologiako euskarazko kopiak zuzendu dituzte

Azkenean, eta zalantza luzeen ondoren, brebetako biologiako azterketan euskaraz idatzi duten ikasleen orriak zuzendu dituzte. Orain, nota horiek onartzeko erabakia epaimahaiaren esku dago.

Brebeta euskaraz pasatzeko aldarrikapena egin zuen ikastoletako kontseiluak.
Brebeta euskaraz pasatzeko aldarrikapena egin zuen ikastoletako kontseiluak.

Ipar Euskal Herriko hirugarreneko ikasle batzuek biologiako azterketa euskaraz pasa zuten brebetaren egunean. Alta, errektoreak argi utzi zuen agiri batean, biologiako azterketa frantsesez baizik ez zela zuzendua izanen.

Erabaki horren kontra joan ziren beraz 157 ikasle, gehienak Seaskakoak zirelarik. Arrisku handia zen hori, zeren eta zero ukaiteko lanjerra hartu baitzuten horiek. Errekotretzak aldiz erran du uztailaren  6an, orri horiek zuzenduak izan zirela. Oraingoan aldiz, nehork ez daki lortutako emaitzak  onartuak izanen diren. Hori epaiharen esku egoten da. Emaitza ofizialak uztailaren 12rako dira.