Kazeta

Bidaxuneko ahate ahazkundeari buruzko berehalako epaia uztailaren 5an

Uztailaren 3ko egun horretan, Bidaxuneko La Bidouze ahate hazkundea eta Estatu frantsesaren arteko helegitea aztertu du Paueko auzitegi administratiboak. Berehalako epaiaren erabakia uztailaren 5an plazaratuko du epaileak.

Ahateak ez hiltzeko adoptatzea proposatu zuten Bidaxuneko ahate hazkundekoek. © Isabelle MIQUELESTORENA
Ahateak ez hiltzeko adoptatzea proposatu zuten Bidaxuneko ahate hazkundekoek. © Isabelle MIQUELESTORENA

Oraingoan, Bidaxuneko La Bidouze ahate hazkundean ahateek bizirik diraute. Gogoratzeko, azken denboretan Ipar Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herritik hurbil gertatu ziren hegazti gripearen izurriteengatik, Bidaxuneko La Bidouze ahate hazkundeko ahateak hiltzeko agindua eman zuen Estatu frantsesak.

Horrekin bat ez eginik, ahaztegiko ekoizlea erresistentzian sartu zen nolabait, kalitu beharrekoak ziren ahatekumeak adopzioari proposatuz. ELB sindikatuak adibidez, horietako batzuen jabe egin zen. Ekonomikoki, hegazti gripeak dakartzan ondorio edo kalteei, Estatu frantsesak ez duela behar bezala aski laguntzen salatu du ekoizleak.

Uztailaren 3an, eztabaidak izan dira Paueko auzitegi administratiboan. Talde bakoitzak bere argumentuak aurreratu ahal izan ditu, ahaztegiak berak zein prefekturako zerbitzuek. ELB sindikatuko bozeramailea den Panpi Sainte-Marieren erranetan, arazo horretaz « ongi jabetu » da epailea, baina Maritxu Lopepek gehitu duen bezala, Estatuak aitzinarazitako « arazo sanitarioak » ezagutzen ditu aldi berean. Berehalako epaiaren erabakia uztailaren 5an jakinaraziko du beraz epaileak.