Biarritzeko karrikak koloreztatu ditu harrotasun martxak

IRUDITAN- Les Bascos elkarteak antolatu duen harrotasun martxa Biarritzeko karriketatik ibili da uztailaren 1ean. Lau ehun pertsona inguruk hiria kolorez bete duen ekimenean parte hartu dute.

Kazeta|2017/07/03 10:35
Guz_gay_pride2017_miarritze_imiquelestorena08
Lau ehun pertsonek parte hartu zuten larunbateko ekimenean. ©Isabelle Miquelestorena

Euria ez zen oztopo bat izan uztailaren 1ean iragan zen harrotasun martxara hurbildu zirenentzat. Urtero bezala LGTB mugimenduak eskubideen defentsa aldarrikatu zuen Biarritzeko karriketan. Vincent Bru seigarren hautesbarrutiko diputatu berria eta Michel Veunac hiriko auzapezak ekimenean parte hartu zuten, besteak beste.

Orotara, 400 pertsona inguru bildu zituen mobilizazioak. Beñat Gachen Les Bascos elkarteko presidenteak aurten izandako erasoak oroitarazi ondoren, gogora ekarri zituen txetxeniar homosexualek pairatzen duten egoera. "Gay pride martxa bakea da ere", erantsi zuen.