KAZETA

Sara Majarenasen askatzea: legebiltzarraren eskaera

Gasteizko legebiltzarreko giza eskubideen batzordeak Sara Majarenasen askapena galdegin du. Talde parlamentario guziek izenpetu dute galdea, PPk salbu.

Gasteizko legebiltzarrak Sara Majarenasen askapena eskatu du. © Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS
Gasteizko legebiltzarrak Sara Majarenasen askapena eskatu du. © Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS

Sara Majarenas Madrilen dago obligaziozko bizileku batean, Izar alabarekin. Amarekin kartzelan bizi zela, aitaren eraso larria bizi behar izan zuen neskatxak eta, geroztik, genero bortizkeriaren biktima gisa hartuak dira bera eta bere ama. Eraso hartatik indarberritzeko, amaren jaioterrira itzultzea garrantzitsua dela uste dute, PPk salbu, Gasteizko legebiltzerreko taldeek. Hala, Sara Majarenasen askatzea eskatzeko mozio bat izenpetu dute.

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSEk egin dute bat testuarekin, berak eta bere alabak "jasan dituzten gertakari ilunak gaindi ditzaten, estabilitate eta segurtasun ingurune batean, eta familiaren sustenguarekin". Kartzela Zuzendaritzari eta Audientzia Nazionaleko kartzela zaintzako epaitegi nagusiari eskatu diete "legezko neurriak" har ditzan amaren eta alabaren eskubideak bermatu daitezen, eta horretarako Majarenasek aske gelditu behar duela adierazi dute.

Hori gomendatu dute Izar artatu duten psikologoek. Joan den abenduaren 16an, bere aitak labankadaz erasotu zuen asteburua berekin pasatzeko baimena zuela eta ama Picassenteko (Balentzia) kartzelan zegoela. Erietxetik ateratzean, ama-alaba bereizi zituzten, Izarrek 3 urte ukan ondoren. Epaileak, Sara Majarenasen zigorra egokitzea erabaki zuen. Gaur egun, Madrilgo bergizarteratze zentro batean izanik ere, azken horrek bere alabak ez dituela beste haurrek dituzten jarduerak egiten ahal.

Mozioaren kontra agertu den taldeko kide den Nerea Llanosek erran du Sara Majarenasek justiziari zor dionari egokitu behar dela bere eskubideen errespetzea. Presoak, zigorraren %95a bete du.