Kazeta

Abian da EHZ festibalaren muntaketa

IRUDITAN- Ekainaren 30etik uztailaren 2ra iraganen den EHZ festibalaren muntaketa abiatu dute. Ekainaren 28ra arte hainbat animazio antolatu dituzte Lekorneko Garroa gazteluan.

Muntaketan parte hartzeko deia luzatu du elkarteak. ©Bob EDME
Muntaketan parte hartzeko deia luzatu du elkarteak. ©Bob EDME

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalaren muntaketa lanetan murgilduta daude laguntzaileak. Ospakizunaren hasierarako aste bat falta denean, lan talde anitzetan banatu eta dena prest utzi behar dute. Baina, lan egiteaz gain, hainbat animazio proposatuko ditu EHZko elkarteak Garroa gazteluaren itzalpean.

Ekainaren 23tik 28ra egunero ekimen bat antolatuko du taldeak. Lehen egunean "Kontrabandisten jokoan" parte hartzea proposatuko du. Larunbatean iraganen den Karaoke gaua ondoren, "zine tisana gaua" prestatu du iganderako. Hain zuzen, "Txetxe ala hil" labur metraia eskainiko diete bertara hurbilduko direnei.

Heldu den astea Brigada ubelak hitza hartuko du bere desmartxaren berri emateko. Asteartean Fizt&Furiuz eta Aldiz taldeek beren musikarekin giroa alaituko dute. Azkenik, ekainaren 28an, "Ricart Petank gaua" antolatu dute gazteek.

Ospakizunaren muntaketa ikusgai: