Haritz LARRAÑAGA

Ikastolen Elkartasun Kutxak diru laguntza eman dio Etxepare lizeo berriari

Euskal Herriko Ikastolen Elkartasun Kutxak irailaren 4ean ateak idekiko dituen Etxepare lizeo berria lagundu du. Hain zuzen, 100.000 euroko diru laguntza eskaini dio 300 ikasle hartuko dituen ikastetxeari. Lehen aldiz, Lanbide Heziketako bi sail ere izango dira bertan.

Seaskako arduradunak Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen erlkarteko lehendakariarekin bildu dira. ©Isabelle Miquelestorena
Seaskako arduradunak Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen erlkarteko lehendakariarekin bildu dira. ©Isabelle Miquelestorena