kazeta

Loïc Corrégé eta Jean Lassalle lehiatuko dira bigarren itzulian

Emmanuel Macronen hautagaia heldu da lehen posizioan laugarren hautesbarrutian. Jean Lassalle diputatu ohiaren aitzinetik pasa da Loïc Corrégé eta bozen ia %25a bildu du.

Loïc Corrégé, La République en marcheko hautagaia orain arte ezezaguna zen 4. hautesbarrutian. © Isabelle MIQUELESTORENA
Loïc Corrégé, La République en marcheko hautagaia orain arte ezezaguna zen 4. hautesbarrutian. © Isabelle MIQUELESTORENA

Biarnoa eta ipar Euskal Herriaren barnekaldearen artean den hautesbarrutian La République en Marche mugimenduko hautagaia heldu da lehen tokian. Loic Corrégék bozen %24,94a lortu du (10.783 boz) eta Frantziar Estatu osoan ikusi den Macronen aldeko joera izan du bere alde, politikan sartu berri den militarrak. Gainera, bigarren itzulirako boz aski lortu ditu.

Nahiz eta ez duen hautesleen %12,5a kausitu, Jean Lassalle ateratzen den diputatua ere bigarren itzulian izanen da. Bozen %17,71a bildu du (8.145 boz). 2012ko bozetan toki berean gelditu zen lehen itzulian, baina boz anitzez gehiagorekin, 13.488 hautesle bereganatu baitzituen.

Hirugarren posizioan hautagai sozialista agertu da. Bernard Uthurryk bozen %12,63a jaso du (5.808 boz). Eskualdeko kontseilariak ez du bigarren itzulirako konsignarik eman eta Ipar Euskal Herrian EH Baiko hautagaiak izan dituen emaitzak nabarmendu ditu.

Izan ere, Anita Lopepek bozen %8,51 lortu du (3.912 boz) eta 5. heldu da hautesbarruti osoan, baina lehen hautatua izan da Baxenafarroako eta Xiberoko kantonamendu ohi zonbaitzutan. Hala izan da Baigorrikoan, Iholdi-Oztibarrekoan, adibidez. 2012ko hauteskundeekin konparatuz, 500 boz inguru gehiago lortu ditu.

Hala ere, EH Bai baino lehen, Les Républicains hautagaia agertu da 4. posizioan. Marc Oxibarrek bozen %9,66 lortu du (4.443 boz).

France Insoumisek emaitza onak izan zituen presidentzialetako lehen itzulian, baina aldi honetan, bere hautagaiak Didier Bayensek bozen %7,6 baizik ez du bildu eta 6. tokian agertu da.

Bozen %5en heina gainditu duen azken hautagaia Laurent Inchauspe garaztarra izan da. UDIren etiketarekin aurkeztu denak 2 494 hautesle bereganatu ditu eta Garaziko kantonamendu ohian lehen agertu da.

 

IV. HAUTESBARRUTIA
(Batez ere Nafarroa Behereko eta Zuberoako kantonamenduez -baita Biarnoko beste hainbatekin ere- osaturiko hautesbarrutia. Herri nagusiak: Baigorri, Donibane-Garazi, Maule, Hazparne, Donapaleu eta Atharratze)
 
Hautagaiak   Botoak %
Laurent Inchauspé (UDI) 2.494 %5,42
 
Lucile Souche (LO) 187 %0,41
 
Véronique Dazord (DLF) 282 %0,61
 
Bernard Uthurry (PS) 5.808 %12,63
 
Didier Bayens (FI) 3.529 %7,67
 
Véronique Zeroni
(EE-Les Verts)
1.236 %2,69
 
Loïc Corrégé (LREM) 11.688 %25,41
 
Anita Lopepe (EH Bai) 3.912 %8,51
 
Bernard Arrabit
(EAJ-PNB)
648 %1,41
 
Gilles Hustaix (FN) 1.970 %4,28
 
Jean Lassalle (Résistons!) 8.145 %17,71
 
François-Xavier Dattin (UPR) 114 %0,25
 
Marc Oxibar (LR) 4.243 %9,66
 
Robert Bareille (FG) 1.540 %3,35
 
Bozak Zuriak Baliogabeak % abstentzioa
46.935 672 267 %41,47
*Beltzez bigarren itzulira pasako diren hautagaiak.