Patxi VRIGNON

Bruk aukerak lituzke seigarren hautesbarrutiko diputatu berria izateko

Vincent Bru (La République en Marche) eta Maider Arosteguy (Errepublikanoak) 6. hautesbarrutiko Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzuliarentzat sailkatu dira, Sylviane Alaux diputatu ohia bigarren itzulitik kanpo ezarriz. Kanboko auzapezak aitzina handia lortu du, bozen %38,94arekin. Eskuineko alderdi frantsesaren hautagaiak bozen %15,28a lortu du.

Vincent Bru seigarren hautesbarrutiko hautagaia.
Vincent Bru seigarren hautesbarrutiko hautagaia.

Lehen emaitza hauen arabera, erregistratuen bozen %12arekin, Peio Etcheverry-Ainchart EH Baiko hautagaia lehen itzuli honetan laugarren sailkatu litzateke.

Estatu frantsesean bezala, abstentzio tasak inoiz ikusi gabeko maila lortu du seigarren hautesbarrutian: hautesleen zerrendetan erregistratuak direnen %46,43ak ez du bozkatu lehen itzuli honetan. Duela bost urte, abstentzioa %41ekoa izan zen lehen itzulian sei eta bosgarren hautesbarrutietan, %61,12koa Pirineo Atlantikoetako departamendu mailan eta %42,78koa Estatu mailan.

La France Intsumisoko hautagaia, Christiane Labrousse, laugarren agertu da, bozen %9,31arekin. Atzean, Sylviane Alaux, seigarren hautesbarrutiko diputatu sozialista ohiak beherakada ikusgarria jasan du bozen %7,46a bakarrik lortuz.

Sylviane Lopez, Fronte Nazionaleko hautagaiaren atzean (bozen %6,41arekin), beste zortzi hautagaiek ez dute bozen %5aren marka gainditu: Sophie Bussièrek (ekologista) %3,54a lortu du, Jean Tellecheak (EAJ) %2,25a, Stéphane Alvarezek (UDI) %1,72a, Dominique Mélék (komunista) %1,24a, Thomas Burcek (etiketarik gabekoa) %0,74a, Jacqueline Uhartek (ezkerra erradikala) %0,64a, eta Gabriel Grosjeanek (beste eskuina) %0,47a.  

François Amigorenak bere hautagaitza bertan behera uztea erabaki zuen. Haatik, hiru boz lortu ditu orotarat.

Lehen emaitza hauen arabera, En Marcheko hautesleek beraien bozak Vincent Bruri eskaini dizkiotela dirudi, lehendakari frantses berriaren mugimenduaren babesleek ukatutako hautagaia gisa agertu zen arren kanpaina denboran.

IV. HAUTESBARRUTIA
(Batez ere Nafarroa Behereko eta Zuberoako kantonamenduez -baita Biarnoko beste hainbatekin ere- osaturiko hautesbarrutia. Herri nagusiak: Baigorri, Donibane-Garazi, Maule, Hazparne, Donapaleu eta Atharratze)
 
Hautagaiak   Botoak %
Laurent Inchauspé (UDI) 2.494 %3,11
 
Lucile Souche (LO) 187 %0,41
 
Véronique Dazord (DLF) 282 %0,61
 
Bernard Uthurry (PS) 5.808 %12,63
 
Didier Bayens (FI) 3.529 %7,67
 
Véronique Zeroni
(EE-Les Verts)
1.236 %2,69
 
Loïc Corrégé (LREM) 11.688 %25,41
 
Anita Lopepe (EH Bai) 3.912 %8,51
 
Bernard Arrabit
(EAJ-PNB)
648 %1,41
 
Gilles Hustaix (FN) 1.970 %2,46
 
Jean Lassalle (Résistons!) 8.145 %17,71
 
François-Xavier Dattin (UPR) 114 %0,25
 
Marc Oxibar (LR) 4.243 %9,66
 
Robert Bareille (FG) 1.540 %3,35
 
Bozak Zuriak Baliogabeak % abstentzioa
46.935 672 267 %41,47
*Beltzez bigarren itzulira pasako diren hautagaiak.