Azkainetik Sarara joango den Mendi Martxa antolatu du Sasiko Gaztetxeak

Ekainaren 3 eta 4rako eskualdko mendi martxa antolatu du Hendaiako Sasiko Gaztetxeak. Larunbatean Azkainetik abiatu eta Sarara ailegatuko dira parte hartzaileak. Biharamunean ere animazioak prestatu ditu.

 

Kazeta|2017/06/03 10:20
Mendi_martxa
Ekainaren 4rako Hendaiako ikastolaren aldeko bazkaria antolatu dute.

Ekainaren 3an goizeko 10.00etan finkatu du hitzordua Sasiko Gaztetxeak. Azkainen gosaria hartu ondoren, ibilaldiari hasiera emanen dio. Bidetik bazladu ondoren Sarara ailegatuko dira 15.00ak aldera.

Hendaiako Gaztetxeak ibilaldia ondoren, mahai inguru batean parte hartzeko aukera proposatuko du. "Eta gure eskualdean zer?" lemapean iraganen da ekimena. Eztabaida ondoren, jolasak eta kontzertuak antolatu ditu. Hain zuzen, Bip, Kopson Fire eta Kink Mullet taldeek joko dute. Biharamunerako, ordea, Hendaiako ikastolaren aldeko bazkaria antolatu du.

Oroitarazi behar da, Gaztetxearen kontrako auziaren deliberoa jakinaraziko dutela ekainaren 7an. APHP Pariseko Ospitaleak erakundeak gazteen kontra aukeztutako salaketa ondoren, bere erabakiaren berri emanen du epaileak.