'EH ez da salgai': margoketa berri bat Azkaineko etxe agentzia batean

Maiatzaren 30 eta 31 arteko gauean "EH ez da salgai" margoketa berri bat agertu da Azkaineko etxe agentzia batean. Aste honetan Heletan kiskalia izan den etxearen kasuarekin bezala, terrorismoaren kontrako Parisko fiskaltza dosierraz jabetu da.

Kazeta|2017/06/01 12:30
Img_3938
Badira urte batzuk margoketa berak agertu zirela etxe agentzian. ©Joana Irigarai

Astearte goizean Berasategui-Erdocio familiaren etxea erre zuten Heletan. "EH ez da salgai", "Herriak bizi behar du" eta "Jo Ta Ke" margoketak agertu ziren bertako paretetan. Mezu bera agertu da Azkaineko etxe agentzia batean. Horrez gain, eraikinaren leihoa ere hautsi dute. Erasoa astearte eta asteazken arteko gauean iragan zen.

Ez da lehen aldia etxebizitza agentzia hori erasotua dela. Hain zuzen, badira urte batzuk ere erasotu zutela eta margoketa berak agertu zirela. Ikerketan parte hartzen dutenek ADN arrastoak bilatu zituzten asteazkenean.

 

Gisa horretako azken ekintza 2015eko maiatzean burutua izan zen. Hain zuzen, lehergailu bat atzeman zuten Zokoako higiezin agentzia batean. Idekitzerako orduan gas botila eta ezantza aurkitu zituzten. Ondoan, "Euskal Herria ez da salgai" idazkia agertu zen.