Kazeta

Bioterra azokara joateko sarreren zozketa KAZETA.EUSen

EHKOlektiboari esker, ekainaren 2tik 4era Irunen ospatuko den Bioterra azokara joateko sarrerak zozketatuko ditugu KAZETA.EUSen. Ekainaren 1ean irabazleen izenak zabalduko ditugu sare sozialen bidez.

Bioterra azokaren irudia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Bioterra azokaren irudia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka iraganen da ekainaren 2tik 4era Irungo Ficoban. EHKOlektiboak bertara joateko aukera eskaini du. Hain zuzen, KAZETA.EUSek hamar sarrera bikoitz proposatuko ditu sare sozialen bidez antolatu duen zozketaren bidez.

Ekainaren 1a arte sare sozialen bidez zabaldutako mezuak partekatzen dutenek zozketan parte hartuko dute. Ostegunean irabazleen izenak zabalduko ditugu sare sozialen bidez. Sarrerak lortu dituztenek Ficoban bertan eskuratzen ahalko dituzte. 

Garapen iraunkorra eta kontsumo arduratsuan engaiatuak diren profesionalak bilduko ditu Bioterra saloiak. Orotara, 170 erakusmahai bisitatzeko aukera proposatuko dute. Horien artean, EHKOlektiboak, ENEEKen (Euskadiko nekazaritza eta elikadura ekologikoaren kontseilua) laguntzaz, talo postu bat instalatuko du. Arto gorriz eginiko taloak prestatuko dituzte.