Kazeta

Total enpresaren egitasmoaren kontra jo du Bizik

IRUDITAN- Total enpresak Amazonaseko uharrien parean burutu nahi duen egitasmoaren kontra mobilizatu da Bizi. Bidarten dagoen ezantzategia apaindu du mugimenduak proiektuak dituen arriskuak agerian uzteko xedez.

Orotara, Estatu frantses mailan 20 ezantzategi apiandu zituzten. ©Bizi
Orotara, Estatu frantses mailan 20 ezantzategi apiandu zituzten. ©Bizi

Bizi elkartea, Greenpeaceko militanteak baita COP 21eko kideak ere mobilizatu ziren maiatzaren 27an. Estatu frantseseko hemezortzi hiritan protestak burutu zituzten. Hain zuzen, mobilizazioen bidez, Total enpresak Amazonaseko uharrien parean duen zilatze proiektuaren kontra jo zuten. Orotara, 20 ezantzategi apaindu zituzten arraian, apoarmatu eta koral itxura zuten afixekin. Biziko militanteek ekintza Bidarteko ezantzategian antolatu zuten.


"Gure lehentasuna da paregabea den ekosistema hau arriskutsua diren edozein aktibitateaz babestea" azaldu du Greenpeace Franceentzat Ozeanoen kanpainaz arduratzen den Edina Ifiticenek. "Totalek uharrietarik 30 kilometro baino gutxiagotan nahi ditu zulatzeak egin. Alta, itsaspeko zulatzeak ur izugarri sakonetan biziki arriskutsuak dira horrelako eskualdean; marea beltza batek atzerabiderik gabeko ondorioak lituzke eskualde osoarengan".

Halaber, petrolio ustiapen proiektu horren kontra, izenpetura bilketa bat antolatu dute. Jadanik, milioi bat pertsonek egitasmoa gelditzea eskatu dute deialdiaren bidez. "Gero eta gehiago gara kanpaina honen inguruan mobilizatzeko prest garenak", dio Nerea Peponnetek, Biziren bozeramaileak. "Totali mezu ozen bat igortzen diogu: Amazonas-eko uharriaren defenditzeko prest gara, eta segituko dugu mobilizatzen enpresak proiektu hori baztertu arte".