Kazeta

Zirkulazioa arintzeko xedea duen biribilgunea

Baionako Leroy Merlin saltokiaren parean biribilgune bat eraikitzeko obrak abiatu dituzte aste honetan. Egitasmoaren xedea eskualdean sortzen diren auto ilarak saihestea da.

Biribilgune berriaren obrek sei hilabetez iraungo dute. ©Isabelle Miquelestorena
Biribilgune berriaren obrek sei hilabetez iraungo dute. ©Isabelle Miquelestorena

Proiektuaren helburua Sutar eta Maignon deituriko biribilguneen arteko zirkulazioa arintzea da, %20ean arindu nahiko lukete, hain zuzen. Bataz bestean, egunero 50.000 auto hortik pasatzen dira. Departamenduak finantzatuko duen egitasmoak aterabide bat atzeman nahi die gunean sortzen diren auto ileei.

Horretarako, biribilgune berri bat eraikiko dute Baionako Leroy Merlin saltokiaren parean. Gaur egun, Uztaritzetik datozen autoak Maignon biribilgunera arte joan behar dira autopistara sartzeko. Alderantziz, autopistatik ateratzen direnak Sutar biribilgunera arte hurbildu behar dira Baionara joan nahi izanez gero.

Obrak maiatzaren 15eko gauean abiatu ziren eta sei astez iraungo dute. Zirkulazioa ez oztopatzeko helburuarekin, gaueko 20.00etatik 05.00etara lan eginen dute. Sei hilabetez 415.000 euroko kostua duen proiektua ikertuko dute, biribilguneak zirkulazioan izanen duen eragina agerian uzteko.