Kazeta

Bere hautagaiak aurkeztu ditu PCF Alderdi Komunistak

France Insoumise alderdiarekin batzeko aukera alde batera utzi ondoren, hiru hautesbarrutiko hautagaiak aurkeztu ditu PCF Alderdi Komunistak.

Dominique Mélé eta bere ordezkoa, Béatrice Dariol. ©Isabelle MIQUELESTERONA
Dominique Mélé eta bere ordezkoa, Béatrice Dariol. ©Isabelle MIQUELESTERONA

Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaiek maiatzaren 19a arte dute izena emateko. Oroitarazi behar da hauteskundeetako lehen itzulia 11n iraganen dela. Bigarrena, ordea, ekainaren 18an. Epea bukatzeko guti falta denean, hiru bozkaguneetako hautagaiak aurkeztea erabaki du PCF Alderdi Komunistak.

Pirinio Atlantikoetako alderdiak hautesbarrutietan batzeko deia luzatu zuen. Batez ere, deia France Insoumise alderdiari zuzendu zion. Komunisten xedea ezkerreko indarrak elkartzea zen, baina azkenean, elkarrizketek ez dute fruiturik ekarri. Jean-Luc Mélanchoneko mugimendua, Europa Ekologia Berdeak eta EH Baien arteko bilkura bat iragan zen maiatzaren 12an.

Topaketan lehen itzuliari begira adostasun batera heldu nahi zuten. Batez ere, bosgarren hautesbarrutian non France Insoumise alderdia bigarren indarra agertu zen Lehendakaritzako hauteskundeetako lehen itzulian. Azkenean, alderdi bakoitzak bere bidetik segitzea erabaki du. Haatik, ondorengo emaitzak argitaratu eta berriz elkartuko direla zin eman dute.

Horiek horrela, komunistak hiru bozkaguneetan presente izango dira. Dominique Mélé seigarren hautesbarrutian aurkeztuko da. Béatrice Tariol bere ordezkoa izanen da. Bosgarrenari dagokionez, Marie Josée Rivas hautagaia izanen da eta Alain Duzert bere ordezkoa. Azkenik, Robert Bareille bosgarreneko proposamena izanen da eta Anne Saouterrek bere ordezkapena ziurtatuko du.