Edouard Philippe, Lehen ministro berria

Emmanuel Macron Estatu frantseseko lehendakariak Edouard Philippe Lehen ministro izendatu du maiatzaren 15ean.

Kazeta|2017/05/15 15:13
345619
Edouard Philippe 1970. urtean sortu zen Rouenen.

Nahiz eta azken egun hauetan bere izena anitz entzun zen, Alexis Kohier Eliseoko idazkari nagusiak ofizialki izendapenaren berri eman du maiatzaren 15ean. Gobernua osatzeko agindua jaso du Lehen ministro berriak.

Edouard Phillippe, 46 urtekoa, Havreko auzapeza da. Errepublikanoak alderdikoa, hain zuzen. Zientzia Politikoak ikasi zituenean alderdi sozialistan parte hartzen hasi zen. Philippe abokatua da izatez. 2001ean Havreko hautetsi bilakatu zen, bederatzi urte beranduago auzapeza izendatua izan baino lehen.

Errepublikanoen primariotako kanpainan parte hartu zuen, Alain Juppétik hurbil. Azken horrek, Philippe "talentu handiko" pertsona dela jakinarazi du. "Parlamentuko mekanikeria osagaiak oso ongi ezagutzen ditu. Xantzarik onena opa diot", azaldu du Bordeleko auzapezak.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK