Athleticeko peñen Nazioarteko batzarra Baionan iraganen da 2019an

Athletic futbol taldeko peñen Nazioarteko batzarra Baionan iraganen da 2019ko apirilaren 27tik 28ra.

Kazeta|2017/05/10 10:45
Yeray-concentracion
Atleticeko babesleak San Mames futbol zelaiaren aitzinean. (@SanJoBuruz)

Iparraldeko Peñen laguntzaileek, Jean-René Etchegaray auzapeza eta Euskal Elkargoko lehendakariaren sostenguarekin, Baionako hiriaren hautagaitza aurkeztu zuten. Proposamena onartu dute Athletic futbol taldeko peñek Ibizan iragan den urteko batzarrean.

Baionako Herriko Etxeak iragarri duenez, Atleticeko peñen Nazioarteko batzarra iraganen da Baionan 2019ko apirilaren 26, 27 eta 28an.

Aurtengo 45. peñen Nazioarteko biltzarra Ibizan iragan zen apirilaren 28tik 30era. Orotara 48 peña eta 250 bat pertsonek zuri-gorriz koloreztatu zituzten irlako karrikak. Horien artean, Josu Urrutia klubeko presidentea ere presente zegoen.