David Zurutuzaren futbol ikastaroa Hendaian uztailaren 10etik 14era

Errealeko jokalaria den David Zurutuzak futbol ikastaro bat proposatuko du Hendaian uztailaren 10etik 14era. Interesatuek izena eman dezakete apirilaren 18tik aitzina.

Kazeta|2017/05/05 10:55
Med_david_zurutuza_seaska_hendaia_imiquelestorena01
Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza eta David Zurutuza Errealeko jokalaria. ©Isabelle Miquelestorena

Urtero bezala, euskara eta kirola uztartu nahi ditu David Zurutuza Errealeko jokalariak. Aurten, Seaska eta Hendaiako Les Eglantins klubarekin batera antolatzen duen ekimena uztailaren 10etik 14era iraganen da. Entrenamenduez gain, beste hainbat aktibitate proposatuko die zazpi eta hamalau urte dituzten gazteei, hots, 2003 eta 2010 urte bitartean sortu direnei.

Hain zuzen, bost eguneko ikastaroan Errealeko estadiora joateko parada eskainiko dute. Aktibitateenaz gain, "sorpresa eguna" ere proposatuko dute antolatzaileek. Aurtengo ikastaroak ehun pertsonei zuzendua izanen zaie. Izen emateko epea apirilaren 18an abiatuko da.

Horretarako, 05.59201979 zenbakira deituz edo webgunean ere izena eman daiteke. Halaber, Les Englantins klubeko egoitzara ere izen emate txostena bidali daiteke. Antolatzaileek azaldu dutenez, haur bakoitzeko 180 euroko kostua izanen du ikastaroak. Bi anai-arreba izanki 330 euro balioko du.