Larraine eta Santa Grazi hondamendi naturalak izendatu dituzte

Urtarrilean izandako uholdeengatik, Larraine eta Santa Graziko herriak hondamendi naturalak izendatu ditu Pirinio Atlantikoetako prefekturak.

Kazeta|2017/05/03 12:45
Med_uholdeak_donapaleu_imiquelestorena03
Uholdeak euriteen eraginez. ©Isabelle Miquelestorena

Ipar Euskal Herriko bi herriei hondamendi izaera onartu die Pirinio Atlantikoetako prefekturak. Hots, Larraine eta Santa Graziri. Uholdeak, lurreko euri urak, lur-eroriak eta beste hainbat kalte eragin zituen euriak urtarrilaren 15etik 18ra.

Xiberoko bi herrietan eragindako kalteak natur hondamenditzat jotzen dituzten dekretua argitaratu zuten apirilaren 28an Aldizkari Ofizialean. Horiek horrela, bere garaian kalte-ordainak eskatzeko tramiteak egin ez dituzten kaltetuek hamar eguneko epea dute beren asurantza etxean eskaera aurkezteko.

Hona hemen egun horietako uholdeak iruditan.