Kazeta

Top 8ra igo dira ASBko neskak

ASB klubeko neskek bigarren mailako finala irabazi dute. Garaipenari esker Top 8 Estatu frantseseko Lehen Mailan jokatuko dute heldu den sasoian. 


Merezitako garaipena ospatu zuten ASBko neskek.
Merezitako garaipena ospatu zuten ASBko neskek.

ASB Baionak Bigarren Mailako finala irabazi zion Grenobleri apirilaren 30ean. Beziersen jokatutako partidan garaipena lortu zuen, 34-10 nagusitu zen. Horri esker, neskek Top 8 Estatu frantseseko Lehen Mailan jokatuko dute heldu den sasoian.

Errugbi taldeak denboraldi bikaina egin du. Ez da lehen lehen aldia gisa horretako titulua irabazten duela. Hain zuzen, bosgarren aldia da 1910az geroztik.

"Izugarria da. Taldeak merezi zuen eta Jean Mixel Gonzalez entrenatzaileak ere. Nire ustez, klubak ere bai", aipatu du ASBko presidenteak France Bleu irratian. Halaber, Jakes Aguerre zendu zen ASBko jokalaria ere gogora ekarri nahi izan zuen.