Kazeta

Txetxenian jazarriak diren homosexualekin elkartasunez

Homosexualek Txetxenian bizi dituzten erasoak salatzeko elgarretaratzea antolatu du Les Bascos elkarteak Baionan.

Baionako herriko etxearen ondoan elgarretaratuko dira militanteak.
Baionako herriko etxearen ondoan elgarretaratuko dira militanteak.

Txetxenian sexu bereko bikoteek jasaiten dituzten erasoak salatzeko elgarretaratzea antolatu du Les Bascos elkarteak. Ostiral honetan, arratsaldeko 7etan, René Cassinen sortetxearen aitzinean ezarri du hitzordua, Baionako herriko etxe ondoan den Ducéré karrikan.

"Iritzi publikoa gertakari izigarri horietaz informatu behar da. Nazioarteko komunitatea mugitzera bultzatzeko garaia da", kezkatu da Les Bascos elkartea igorri duen ohar batean.

Errusiako Federazioan den Estatu txetxeniarrak giza eskubideak urratzen dituela argitara eraman du Novaïa Gazetak eta hainbat gobernuz kanpoko erakundek salatu dituzte gertakariak. Bahiketak, torturak, joan den martxotik homosexualek jazarpen handia jasaiten dutela erakutsi du hedabide errusiarrak. Bigarren mundu gerlaz geroztik inoiz gertatu den erasoaldirik handiena.