Kazeta

Bost zauritu Frente Nazionalaren kontrako protestan

IRUDITAN- Lehendakaritzako hauteskundeen karietara, bere izebari sostengua helarazteko xedez, Marion Maréchal Le Penek Baiona bisitatu du apirilaren 11n. Ehunka herritarrek, hainbat kolektiboen deiari erantzunez, protesta burutu dute. Poliziarekin izandako istiluen eraginez, bost pertsona zauritu dituzte.

Ehunka herritarrek mobilizazioan parte hartu zuten. ©Isabelle Miquelestorena
Ehunka herritarrek mobilizazioan parte hartu zuten. ©Isabelle Miquelestorena

Marine Le Pen lehendakarigaiari sostengua helarazteko, bere iloba Marion Maréchal Le Pen Baionara etorri zen barda. Ekitaldi politikoaren karietara, Ipar Euskal Herriko hogeita bost bat elkarte, kolektibo eta alderdik mobilizatzeko deia zabaldu zuten. Horiekin batera beste hainbat herritar protestara hurbildu ziren Le Pen Euskal Herrian ongi etorria ez dela ozen entzunarazteko.

Bertara hurbildu ziren herritarrek poliziaren presentzia masiboarekin topo egin zuten. Mobilizatu zirenek oihu artean ongietorria egin zieten Frente Nazionaleko kideei. Arrautza, bengalak eta petardoak ere bota zituzten.

 

Protestara hurbildu zirenen artean adin guzietako pertsonak zueden. Hala nola, Bizi, Aitzina eta EH Baiko kideak zeuden, besteak beste. Halaber, Martine Mailfert Ezkerreko Fronteko militantea eta Jean Lissar Europa Ekologia Berdeak alderdiko bozeramailea presente zeuden.

 

 

 

Mobilizazioaren bukaeran, polizia oldartu zitzaien bertan bildu ziren lagunei. Bota zituzten gomazko piloten eraginez, bost pertsona zauritu zituzten, lekukoek azaldu dutenez. Kolpatu zutenetariko bat anbulantzian eraman behar izan zuten.