Kazeta

Sei tona zabor bildu dituzte 'Errobi: zero hondadin' operazioan

Aurtengo 'Errobi: zero hondakin' operazioan sei tona zabor bildu dituzte ekimenean parte hartu duten 250 laguntzailek. Iazko edizioari alderatuz, hiru aldiz zabor gehiago kendu dituzte ibaitik.

Aurten sei hondakin tona bildu dituzte operazioan. ©Errobi ibarraren Sindikatua
Aurten sei hondakin tona bildu dituzte operazioan. ©Errobi ibarraren Sindikatua

Orain arteko marka guztiak gainditu dituzte. Iazko edizioari konparatuz, hiru aldiz zabor gehiago biltzeaz gain, aurten laguntzaile gehiagok parte hartu dute 'Errobi: zero hondakin' operazioan'. Hain zuzen, orotara 250 ziren. Horiek hiru eskualdeetan hondakinak bildu dituzte: Ortzaize, Kanbo-Itsasu eta Baionan.

Lapurdiko hiriburuan Aviron Bayonnais klubeko hogeita sei arraunlarik parte hartu dute. Horiek hondakin tona bat biltzea lortu dute. Halaber, beste bi zonaldeetan aritu diren arraunlari eta ibiltariek bost tona zabor kendu dituzte Errobi ibaitik.

Urtero bezala, gisa guzietako zaborrak bildu dituzte, hala nola, plastikoak eta gurpilak. Nicolas Seguin Bil ta Garbiko kideak azaldu duenez, aurten gehien atzeman dituzten hondakin mota zapatak izan dira.