Kazeta

Korrika 2017, 20. edizioaren abiatzea ZUZENEAN

Otxandiotik Iruñera, gaur hasi eta apirilaren 9a bitarte abian izango da 2017ko Korrika, 20. edizioa. Joseba Kanpo Korrikako sortzaileak burutuko du lehen kilometroa, euskal hibiriruetako auzapezen tartea izanen da gero eta Otxandioko haurrena eta gurasoena hirugarrena. Gasteiz izanen da Korrika hartuko duen lehen hibirubura, gaur bertan.

korrika20-hasiera-posterra
korrika20-hasiera-posterra

Arratsaldeko 17.00ak aldera Otxandiotik abiatuko da 20. Korrika. "Batzuk" lelopean iraganen den lasterketak Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatuko ditu xede nagusi batekin: euskarara batzeko deia zabaldu. Herritarrak euskarara gomitatzeko helburua duen aurtengo edizioa Iruñean bukatuko da apirilaren 9an.